Testuingurua
- Egutegiak, publizitatea egiteaz gain, informazio garrantzitsua eskainiko du Biosfera Erreserbako gertaerei buruz.
- Patronatuko jarduerei buruzko memoriaren argitalpenak lurraldean garaturiko jarduerak ezagutaraziko dizkie bertako biztanleei; horrela, biztanleek hobeto baloratuko dituzte Biosfera Erreserbaren helburuak.
- Liburuska bat garraio publikoen ordutegi eta ibilbideekin; biztanle eta bisitariek liburuska hori erabiltzea lortu behar da.
Patronatuak hiru bilduma hauxek sustatzea nahi da:
- Urdaibaiko ekosistemak. Orri batzuetan, Biosfera Erreserbako ekosistema guztiak jasoko dira.
- Sintesi agiriak. Argitalpen horiek Patronatuak berak agindutako lan teknikoetan oinarrituz egingo dira. Horiek ingurugiro gaietan interesa duten pertsonen artean banatzea elementu ona da informatzeko eta jendea gaiaz jabetzeko; gainera, ospea emango diote editatzen dituen Erakundearen lanari.
- Urdaibairi buruzko gidaliburuak. Gaikako gidaliburuen bilduma izango da, Urdaibaiko inguru naturaleko elementu oso zehatzei buruzkoa: ekosistemak, tokiko izenak, itsasoaren liburua, nekazaritza ekologikoa...
Azkenik, Patronatuak aldian behin egin ditzakeen argitalpenak hauexek dira:
- Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidariaren eskuliburu praktikoa. Eskuliburu hori argitaratuta, erantzuna eman nahi zaio biztanleek egindako informazio eskabideari, Urdaibai Biosfera Erreserba izendatzearen ondorioei buruz. Modu errazean, galdera-erantzuneko formatoarekin; Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidariaren ezaugarri nagusiak azalduko dira.
- Zerbitzuen gidaliburua. Argitalpen honetan, Biosfera Erreserbako zerbitzu guztiak sartuko dira (zentro ofizialak, ostalaritza, aisia, etab.); bertan, arte, paisaje eta abarren aldetik interesa duten elementuak ere aipatuko dira.
- Urdaibaiko Biosfera Erreserbako liburuska orokorra eta mapa. Biosfera Erreserba sustatzeko elementu nagusia izango da. Aldaketa txiki batzuk proposatzen dira gaur egun duen itxurari dagokionez.
- Josteta jarduerak Urdaibaien. Gidaliburu hau halako jarduerak sustatzen dituzten pertsona edo taldeei zuzenduta dago; beraren bidez, oinarrizko ezagutza batzuk eman nahi dira, jarduerok ingurugiroan eragin kaltegarririk ez izateko jarraitu behar diren irizpide eta arauei buruz.
- Portaera kodea. Jendea informatu eta jabearazi nahi da, inguru naturalean eta nekazaritza inguruetan izan beharreko portaera egokiei buruz.